• Asignatura: Euskera
  • Autor: arrateclasepaules
  • hace 5 años

Aurkitu 5 izen, 5 aditz, 5 izenlagun, 3 izenondo eta 1 izenordain beheko testu honetan.

MenhirraPasa den astean egunkarietan agertutako notizien artean, menhirrarena egin zitzaidan, besteak beste, deigarri. Gorbeiaren magalean ezohiko aurkikuntza egin dute ikerlariek: historiaurreko menhirra agertu ei da Gorbeiaren Arabako aldean. Menhirra sasi artean zegoen ezkutuan, eta ez zen inor ohartu hartaz duela gutxi arte. Gainera, hiru zatitan zegoen hautsita harritzarra. Zatiok batu, eta atzera ere tente jarri dute. Bost metroko altuera hartu du animaleko harriak. Ikerlarien aburuz, aurkikuntza apartekoa da, batez ere bi arrazoirengatik. Alde batetik, menhirraren ingu-ruan agertu diren arrastoek asko esaten dute garai hartako gizon emakumeen bizimoduaz. Beste alde batetik, diote benetan bitxia dela halako monumentu bat gure lurraldean azaltzea. Izan ere, esate baterako, Bretainia aldean oso ohikoak dira menhirrak. Badira ehunka menhir dituzten larreak bertan. Baina Euskal Herrian ez. Gurean, ohikoagoak dira cromlechak eta trikuharriak, baina menhirrak inondik inora ez. Itxura guztien arabera, menhirra Araban bertan egin zuten historiaurrean. Baina benetan bitxia beste hauxe da: harritzar hura eraiki zutenak ez omen ziren jatorriz bertakoak; komunitate hura beste nonbaiterako bidean zihoan. Eta, egia esan, xehetasun horrek lasaitu egiten nau. Jakiteak gure herrian betidanik izan direla migrazioak eta migrazio horiek betidanik utzi dituztela arras-toak. Arrasto ederrak, Gorbeiako menhir hura bezala.

Respuestas

Respuesta dada por: CanelaDust69
0

Respuesta:

que

Explicación:

Que onda que es eso, Brou que

Preguntas similares